Ongi Etorri Heziketa Fisikoaren Mundura!!

KIROLEN GARRANTZIA ESKOLAN




Eskola kirola ikastetxeeek eskaintzen duten orduz kanpoko kirol zerbitzua da. Foru Aldundiaren babesean dago eta berak jartzen ditu hura aurrera eramateko bete behar diren baldintzak eta bideak. Alabaina, ekimen honen arrakastaren atzean babes gehiago ere badaude. « Ikastolak urte asko daramatza kirola eskaintzen. Arrakasta handia izan du betidanik ikasleen artean», dio 'Ttantton'ek. «Monitore eta kirol koordinatzailearekin batera, guraso, ikasle ohiak eta kirol elkarteak izan ohi dira kirol mugimendua burutzen lagundu dutenak».




Eta ez da gutxiagorako. Izan ere, eskola kirolak oinarrizko funtzioa du hezkuntzan. «Kirolak telebistaren eragin handia du. Gaur egun edozein momentutan edozein motako kirola ikusteko aukera dugu eta askotan edo nahi baino gehiagotan ez dira egokieneak. Gizartea trakestu egin zaigu eta orain irabazteko edozein trikimailuk balio du. Honek bere eragina du gizartean eta eskola kirolean ere bai», azaltzen du kirol arduradunak. «Larrien eredua hartzeko arriskua dugu gure haurrentzat. Jokalariari, entrenatzaileari, epaileari lotsatu gabe edozein gauza esan diezaiokegula ikusten dute...». Horren aurrean, eskolan omen dago «benetan egin beharreko lana: «helburuak garbi finkatu eta horiek betetzeko bideak eta bitartekoak jarri. San Benitok eskola kirolerako helburuak ongi finkatuak ditu. Aurrera ondo eramatea da erronka eta ahalegin horretan ari da».