Ongi Etorri Heziketa Fisikoaren Mundura!!

EUSKAL DANTZAK GORPUTZ HEZIKETAN






Folklorea herri baten kultura tradizionalak bere baitan biltzen dituen materiez osatua dago: musika, erritoa, mitología, abestiak,. Jokoak, dantzak, esaera zaharrak, kondairak, eta abar. Dantza tradizionalaren mundua, herri-tradizioak direlakoak osatzen duten materietako bat da.

Dantza eta dantza tradizionala herri mailako manifestazioak dira eta berauek egoera berezi baten inguruan eman ohi dira: "Jaiak".

Jaiek erritmo astronomikoarekin, urteko sasoiekin, eguraldi aldaketekin, lan eta aisialdi erritmoarekin zerikusia dute. Era berean, garrantzitsua da hauek Elizak bere jaietarako emandako egutegiarekin elkartzea.

Lana, aisialdia, eta jai erlijiosoak oso loturik doaz, eta jaiei itxura ematen doaz. Ondo dago jakitea zeintzuk diren hemengo jai eta ohiturak, baina, era berean, garrantzitsua da ere, herri honek izan dituen erlijioa, lan teknikak, eskubideak, arerioak eta abar zeintzuk diren ezagutzea.





ARAUAK:
Arauak dantza motaren araberakoak dira, baina hala ere, badaude finko mantentzen diren oinarrizko arau batzuk: lepoa eta sorbaldak zuzen mantentzea, burua tente eta aurrera begira...




ONURAK:

Psikologikoki: kulturarentzako aberasgarria da, ingurukoenganako harreman berriak uztatzeko balio du, entretenigarria denez, denbora pasa gisa erabil daiteke,
Fisikoki: beste edozein kirolek izan ditzakeen onurak dauzka, adibidez: arintasuna lortzea, erresistentzia, malgutasuna...






Adibide bat hemen ikusi dezakegu

Interesgarria