Ongi Etorri Heziketa Fisikoaren Mundura!!

Euskadiko eskola kirolak

Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.
Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, Eskola Kirolak aukera berdintasuna aintzat hartuz, haurraren heziketa bultzatu beharko du, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura eta bizitza osasuntsua indartzen duten zenbait kirol modalitate ezberdin sustatuz.

Eskola kirolaren oinarriak eta printzipioak, kirol diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzea Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta honi jarraiki, infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak burutzea ere bere betebeharra da.
Lurralde historikoetako foru organoen eskumena da eskola kirolaren arloko arauak garatzea eta, udal administrazioaren lankidetzarekin, eskola kirola programak gauzatzea.
Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.
Iturriak : euskadi.net