Ongi Etorri Heziketa Fisikoaren Mundura!!

MATERIALAK EZ DAUDENEAN



Komentatu egin dut nola gaur egun materialen teknologiak aurrerapauso handia eman duen. Baina zoritxarrez gure eskoletan egoteko aukera gutxi dago. Arazo honen ahurrean zer edo zer egiteko materialak gu geu egitea beste proposamen bat da.

Objektu batek eman dezakeen aukerengatik, objektu hori KLARIONA da. Klariona betidanik umeentzako jolas lagun izugarria izan da. Klarionarekin umeek joko askotan ibili dira, trukeme, txapa pistak, frutak kanpora, adibide batzuk dira.

HERRI KIROLAK




Herri Kirolak baserriko lanari lotutako kirolak dira. Baserriaren bizimodua eta lana dira herri kirolaren oinarriak.
Gure arbasoek mota ezberdinetako lanak burutu behar izan zituzten beraien familiak aurrera ateratzeko, inguru zail batean. Hala nola baserriak berak eraiki, egurra egin, ikatza sortu, lurra landu, belarra moztu, uztak garraiatu...
Azter ditzagun laburki kirol hauek banan bana:

EUSKAL DANTZAK GORPUTZ HEZIKETAN






Folklorea herri baten kultura tradizionalak bere baitan biltzen dituen materiez osatua dago: musika, erritoa, mitología, abestiak,. Jokoak, dantzak, esaera zaharrak, kondairak, eta abar. Dantza tradizionalaren mundua, herri-tradizioak direlakoak osatzen duten materietako bat da.

Dantza eta dantza tradizionala herri mailako manifestazioak dira eta berauek egoera berezi baten inguruan eman ohi dira: "Jaiak".

Jaiek erritmo astronomikoarekin, urteko sasoiekin, eguraldi aldaketekin, lan eta aisialdi erritmoarekin zerikusia dute. Era berean, garrantzitsua da hauek Elizak bere jaietarako emandako egutegiarekin elkartzea.

Lana, aisialdia, eta jai erlijiosoak oso loturik doaz, eta jaiei itxura ematen doaz. Ondo dago jakitea zeintzuk diren hemengo jai eta ohiturak, baina, era berean, garrantzitsua da ere, herri honek izan dituen erlijioa, lan teknikak, eskubideak, arerioak eta abar zeintzuk diren ezagutzea.



KIROLEN GARRANTZIA ESKOLAN




Eskola kirola ikastetxeeek eskaintzen duten orduz kanpoko kirol zerbitzua da. Foru Aldundiaren babesean dago eta berak jartzen ditu hura aurrera eramateko bete behar diren baldintzak eta bideak. Alabaina, ekimen honen arrakastaren atzean babes gehiago ere badaude. « Ikastolak urte asko daramatza kirola eskaintzen. Arrakasta handia izan du betidanik ikasleen artean», dio 'Ttantton'ek. «Monitore eta kirol koordinatzailearekin batera, guraso, ikasle ohiak eta kirol elkarteak izan ohi dira kirol mugimendua burutzen lagundu dutenak».


JOLASEN GARRANTZIA



JOLASA, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA


Helduen ustez, jolasa elementu oso garrantzitsua da haurraren garapenean. Jolasa haurraren gorputz hazkuntdean elementu oso inportante bat da. Haurrak mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak martxan jartzen ditu. Honez gain, errealaren kontzientzia hartzen doa, ekintzan inplikatzen da eta arrazonamendu eta ezaguerak lantzen doa.

Zer da Heziketa fisikoa



Ba al dakigu zer den heziketa Fisikoa?


"Ba al dakigu zer den Heziketa Fisikoa" - Antonio Jesus Ruiz Munuera


Antonio Jesus Ruiz Munuerarekin bat nator hasieratik bukaerara. Artikulo honetan Heziketa Fisikoa zer den ondo baino hobeto azaltzen digu. Eztaibadagarria butzuentzat, nonbait, kritikaezina besteontzat. Irakurtzea baino ez duzue eta ondoren zuek zeuek iritzia sortu.
Ideiak argiekin kurtso berrirari ongietorria egiteak preziorik ez du. Ez al da egia?

Euskadiko eskola kirolak

Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.
Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, Eskola Kirolak aukera berdintasuna aintzat hartuz, haurraren heziketa bultzatu beharko du, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura eta bizitza osasuntsua indartzen duten zenbait kirol modalitate ezberdin sustatuz.